Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.rentzat Komunikazio zerbitzuaren lizitazio iragarkia
Eskeintza ekonomikoaren irekiera, C sobrea, datorren martxoaren 5ean izango da, astelehena, eguerdiko 13:30etan, Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.ren bulegoetan, Irunen, Olaberria auzoko 18. zenbakian.
1.- Kontratuaren xedea:
a) Mota: Zerbitzu kontratua
b) Deskribapena: Kontratu honen xedea da SERVICIOS DE TXINGUDI-TXINGUDIKO ZERBITZUAK, S.A.rentzat Komunikazio zerbitzua kontratatzea.
2.- Tramitazioa eta prozedura:
a) Tramitazioa: Arrunta
b) Prozedura: Irekia.
3.- Gehieneko lizitazio prezioak, kontratuaren balio estimatua eta iraupena:
a) Gehieneko lizitazio prezioak:
1. sorta: 36.000.- euro/urtean (BEZik gabe).
2. sorta: 10.000.- euro/urtean (BEZik gabe).
b) Kontratuaren balio estimatua: 184.000.- euro.
c) Iraupena: 2 urte, gehi urte banako beste bi luzapen egiteko aukera.
4.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea:
a) Aurkezteko epe gorena: 15 egun natural, iragarki hau GAOn argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera kontatuta.
b) Aurkezteko lekua: Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A. (Junkal kalea 26 behea – 20304 IRUN)
c) Dokumentuak eskuratzeko: www.txinzer.eus