Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.ren uraren ziklo integralaren kontrol sistemaren programazio zerbitzuaren kontrataziorako lizitazio iragarkia
Eskeintza ekonomikoaren irekiera, C sobrea, datorren abenduaren 20an izango da, asteazkena, goizeko 12:00etan, Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.ren bulegoetan, Irunen, Olaberria auzoko 18. zenbakian.
1.- Kontratuaren xedea:
a) Mota: Zerbitzu kontratua
b) Deskribapena: SERVICIOS DE TXINGUDI – TXINGUDIKO ZERBITZUAK, S.A.ren uraren ziklo integralaren kontrol sistemaren programazio zerbitzua ematea.
2.- Tramitazioa eta prozedura:
a) Tramitazioa: Arrunta
b) Prozedura: Irekia
3.- Kontratuaren gehieneko lizitazio prezioa, exekuzio epea eta balio estimatua:
a) Gehieneko lizitazio prezioa (BEZik gabe): 80.000,00.- euro.
b) Kontratuaren iraupena: gehienez 7 hilabete, gehi beste bi hilabete baterako ustiapenerako.
d) Kontratuaren balio estimatua: 80.000,00.- euro.
4.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea:
a) Aurkezteko epe gorena: 10 egun baliodun, GAOn argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera kontatuta.
b) Aurkezteko lekua: Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A. (Junkal kalea 26 – 20304 IRUN)
c) Dokumentuak eskuratzeko: www.txinzer.eus