Servicios de Txingudi-Txingudiko Zerbitzuak, S.A.ren bezeroei fakturak eta bestelakoak banatzeko zerbitzuaren lizitazio iragarkia
1.- Kontratuaren xedea:
a) Mota: Zerbitzu kontratua
b) Deskribapena: Uraren Ziklo Integralarekin loturiko zerbitzuak eta hiri hondakin solidoak bildu, garraiatu, tratatu eta aprobetxatu edo deuseztatzeko zerbitzuak emateagatik eta zerbitzu horrekin loturiko gainerako jarduerak egiteagatik (garbiguneak barne) STTZk bere bezeroei egiten dizkien fakturak, eta ordaintzeko dagoen zorraren abisuen gutunak banatzeko zerbitzuak.
2.- Tramitazioa eta prozedura:
a) Tramitazioa: Arrunta
b) Prozedura: Enplegu Zentro Berezientzat erreserbatua (SPKLTBren 5. X.G.).
3.- Aleko gehieneko lizitazio prezioa, iraupena eta kontratuaren balio estimatua:
a) Aleko gehieneko lizitazio prezioa gutuna edo beste banatzeagatik: 0,19 €/aleko.
b) Iraupena: urte bat, beste urtebete luzatzeko aukerarekin. Gehienez 2 urte guztira.
d) Kontratuaren balio estimatua: 83.790.- euro.
4.- Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea:
a) Aurkezteko epe gorena: 10 egun natural, iragarki hau GAOn argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera kontatuta.
b) Aurkezteko lekua: Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A. (Junkal kalea 26- Behea 20304 IRUN)
c) Dokumentuak eskuratzeko: www.txinzer.eus