Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.ren gaikako bilketatik etorritako papera eta kartoia saldu eta gero kudeatzeko iragarkia
Proposamen ekonomikoen irekiera: 2015eko martxoaren 17an, asteartea, goizeko 12:00etan, Txingudiko Zerbitzuak-en bulegoetan, Irungo Olaberria auzoko 18. zenbakian.
Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.ren gaikako bilketatik etorritako papera eta kartoia saldu eta gero kudeatzeko kontratazioa egiteko asmoa du Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.k.
Horretarako 15 asteguneko epea zabalduko da, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, interesa duen enpresa orok, beharreko baldintzak betetzen baditu beti ere, bere eskaintza aurkez dezan Elkarteko bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara.