Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A. elkarteko saneamendu sareko instalazio elektro-mekanikoen mantenurako zerbitzua kontratatzeko iragarkia
Zuzentzeko mantentze lana
TIPO DE HORA | TÉCNICO | OFICIAL | OPERARIO |
HORA NORMAL | 35,54 €/hora | 24,51 €/hora | 23,56 €/hora |
HORA NOCTURNA | 42,65 €/hora | 29,42 €/hora | 28,27 €/hora |
Proposamen ekonomikoen irekiera: 2015eko otsailaren 17an, asteartea, goizeko 10:30etan, Txingudiko Zerbitzuak-en bulegoetan, Irungo Olaberria auzoko 18. zenbakian.
SERVICIOS DE TXINGUDI – TXINGUDIKO ZERBITZUAK, S.A. erakundearen Saneamendu Sareko instalazio elektromekanikoen mantentze zerbitzuaren kontratazioa, prozedura irekiaren bidez egiteko, lizitazioko okerrak zuzentzeko iragarkia.
Oker bat sumatu da Saneamendu Sareko instalazio elektromekanikoen mantentze zerbitzuaren lizitazioko Baldintza Teknikoen Pleguan jasotako mantentze prebentiboaren kudeaketa planeko egutegian eta Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Pleguaren III. Eranskina zuzendu da egutegiak informazio eta orientazio ondorio hutsak dituela adierazteko; III. Eranskin horretan zuzendu egin da “gehienez ere ………………… orduko erantzun denbora emateko konpromisoa hartzen dela” adierazten duen okerreko erreferentzia, eta haren lekuan jarri da “langileak gehienez ere ............... ordutan ordezkatzeko konpromisoa hartzen dela”. Haien lizitazio iragarkiak Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialean eta Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.ren kontratatzailearen profilean argitaratu ziren 2014ko urriaren 16an, 2014ko urriaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofizialean eta 2014ko urriaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, zuzendu egin dira Baldintza Teknikoen eta Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Plegu horiek, eta zehatz esateko, egutegi hori eta III. Eranskina, Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.ren kontratatzailearen profilean kontsulta daitezkeenak.
Hori horrela izanik, proposamenak aurkezteko beste epe bat emango da, eta 2014ko abenduaren 22an amaituko da hura.
Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A. elkarteko saneamendu sareko instalazio elektro-mekanikoen mantenurako zerbitzua kontratatzeko iragarkia
Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A. elkarteak bere Saneamendu Sareko instalazio elektro-mekanikoen mantenurako zerbitzuen kontratazioa egiteko asmoa du.
Horretarako epea zabalduko da, iragarki hau Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, 2014ko abuztuak 12 arte, interesa duen enpresa orok, beharreko baldintzak betetzen baditu beti ere, bere eskaintza aurkez dezan Elkarteko bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara.