Barne eta kanpo komunikaziorako plana mantendu eta jarraitzeko zerbitzuen eta hura garatzeko etengabeko aholkularitza zerbitzuen kontratazio iragarkia, Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.rentzako prentsa kabinete lanak barne
Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.k barne eta kanpo komunikaziorako plana mantendu eta jarraitzeko zerbitzuen eta hura garatzeko etengabeko aholkularitza zerbitzuak kontratatu behar ditu, prentsa kabinete lanak barne.
Horretarako, iragarki hau ateratzen denetik aurrera epe bat zabalduko da, eta 2014ko uztailaren 23an amaituko da epe hori, interesa duen eta beharreko baldintzak betetzen dituen enpresa orok bere eskaintza aurkez dezan Elkarte honen bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara.