Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A. erakundearen aseguru-polizak kontratatzeko iragarkia
Proposamen ekonomikoen irekiera: 2014ko martxoaren 7an, ostirala, goizeko 12:00etan, Txingudiko Zerbitzuak-en bulegoetan, Irungo Olaberria auzoko 18. zenbakian.
Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.k bere aseguru-polizen kontratazioa egiteko asmoa du.
Horretarako epea zabalduko da, iragarki hau Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialera bidali den egunetik hasita, 2014ko otsailak 18 arte, interesa duen enpresa orok, beharreko baldintzak betetzen baditu beti ere, bere eskaintza aurkez dezan Elkarteko bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara.