Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.ren ERLEA proiektuaren moduluen garapen zerbitzuak kontratatzeko iragarkia
Proposamen ekonomikoen irekiera: 2013ko maiatzaren 13an, astelehena, goizeko 12:00etan, Txingudiko Zerbitzuak-en bulegoetan, Irungo Olaberria auzoko 18. zenbakian.
Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.k Erlea proiektuaren moduluen garapen zerbitzuak kontratatu behar ditu.
Horretarako, iragarki hau ateratzen denetik aurrera epe bat zabalduko da, eta 2013ko apirilaren 19an amaituko da epe hori, interesa duen eta beharreko baldintzak betetzen dituen enpresa orok bere eskaintza aurkez dezan Elkarte honen bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara.