Okerrak zuzentzea eta, ondorioz, eskaintzak aurkezteko beste epe bat irekitzea, prozedura negoziatuaren bidez publizitatearekin, SERVICIOS DE TXINGUDI-TXINGUDIKO ZERBITZUAK, S.A.rentzat contact center zerbitzuak kontratatzeko lizitaziorako
SERVICIOS DE TXINGUDI-TXINGUDIKO ZERBITZUAK, S.A.rentzat contact center zerbitzuak kontratatzeko lizitaziorako Klausula Ekonomiko-Administratiboen Pleguaren 10. eta 12. klausuletan oker bat sumatu denez, gaitasun baldintzei eta proposamenen aurkezpen, epe eta dokumentazioari dagokienean, hurrenez hurren, haren zuzenketaren berri ematen da.
Zehatz adierazteko, lizitatzaileek Pleguan jasotako bi sailkapenak izateko eskakizuna zuzenduko da, eta eskakizun horren ordez jarriko da bietako bat eduki behar dutela (bata ala bestea).
Zuzenketa horren emaitza gisa, beste epe bat hasiko da proposamenak aurkezteko, eta 2012ko abuztuaren 1ean bukatuko da epe hori.