Servicios de Txingudi-Txingudiko Zerbitzuak, S.A.ri saneamenduko kamioi bat hornitzeko kontratuaren iragarkia
Eskeintza ekonomikoaren irekiera, C sobrea, datorren apirilaren 20an izango da, ostirala, goizeko 11:00etan, Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.ren bulegoetan, Irunen, Olaberria auzoko 18. zenbakian.
1.- Kontratuaren xedea:
a) Mota: hornidura kontratua
b) Deskribapena: 6x2 kamioaren hornikuntza ekipo xurgatzaile-bultzatzailearekin eta ur birziklapenarekin saneamendu garbiketarako Servicios de Txingudi-Txingudiko Zerbitzuak, S.A.rentzat.
2.- Tramitazioa eta prozedura:
a) Tramitazioa: Arrunta
b) Prozedura: Irekia
3.- Kontratuaren lizitazioaren gehienezko prezioa, eskura emateko epea eta balio estimatua:
a) Lizitazioaren gehienezko prezioa (BEZik gabe): 398.000.- euro.
b) Eskura emateko gehienezko epea: 28 aste.
c) Kontratuaren balio estimatua: 398.000.- euro (BEZik gabe).
4.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea:
a) Aurkezteko epe gorena: 26 egun, GAOn argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera kontatuta.
b) Aurkezteko lekua: Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A. (Junkal kalea 26 – 20304 IRUN)
c) Dokumentuak eskuratzeko: www.txinzer.eus