Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.ren HHSak biltzeko ibilgailurako pisatze sistema hornitu, muntatu eta abian jartzeko lizitazio iragarkia
1.- Kontratuaren xedea:
a) Mota: Hornidura kontratua
b) Deskribapena: Kontratu honen xedea da SERVICIOS DE TXINGUDI-TXINGUDIKO ZERBITZUAK, S.A.ren 6 pisatze sistema HHSak biltzeko beste hainbeste ibilgailurako hornitu, muntatu eta abian jartzea.
2.- Tramitazioa eta prozedura:
a) Tramitazioa: Arrunta
b) Prozedura: Irekia.
3.- Kontratuaren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua eta balio estimatua:
a) Gehieneko lizitazio prezioa: 58.420,00.- euro, BEZik gabe.
b) Kontratuaren balio estimatua: 58.420,00.- euro.
4.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea:
a) Aurkezteko epe gorena: 15 egun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera kontatuta.
b) Aurkezteko lekua: Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A. (Junkal kalea 26 behea – 20304 IRUN)
c) Dokumentuak eskuratzeko: www.txinzer.eus