Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.k Atalerrekako hondakin uren araztegirako (HUA) gas naturalaren hornikuntza kontratatzeko iragarkia
Proposamen ekonomikoen irekiera: 2015eko martxoaren 5ean, osteguna, goizeko 12:00etan, Txingudiko Zerbitzuak-en bulegoetan, Irungo Olaberria auzoko 18. zenbakian.
Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.k Atalerrekako Hondakin Uren Araztegirako (HUA) gas naturalaren hornikuntzaren kontratazioa egiteko asmoa du.
Horretarako 15 asteguneko epea zabalduko da, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, interesa duen enpresa orok, beharreko baldintzak betetzen baditu beti ere, bere eskaintza aurkez dezan Elkarteko bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara.