Ur horniduraren eta Hondarribiko Errandonea urtegitik hornitzen diren sektoreen esparruko ur kontagailuen ordezkapenaren kontratazio iragarkia, eta baita komunikazio sare finko batena ere jarritako kontagailuen teleirakurketaren bidez aleko kontsumoak kontrolatzeko
Proposamen ekonomikoen irekiera: 2014ko maiatzaren 5ean, astelehena, goizeko 12:00etan, Txingudiko Zerbitzuak-en bulegoetan, Irungo Olaberria auzoko 18. zenbakian.
Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.k ur horniduraren eta ur kontagailuen ordezkapenaren kontratazioa egiteko asmoa du Hondarribiko Errandonea urtegitik hornitzen diren sektoreen esparruan, eta baita komunikazio sare finko batena ere jarritako kontagailuen teleirakurketaren bidez aleko kontsumoak kontrolatzeko.
Horretarako epea zabalduko da, iragarki hau Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, 2014ko urtarrila 21 arte, interesa duen enpresa orok, beharreko baldintzak betetzen baditu beti ere, bere eskaintza aurkez dezan Elkarteko bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara.