Hiri hondakin solidoen edukiontziak albotik jasotzeko ekipo baten hornidura kontratatzeko iragarkia
Proposamen ekonomikoen irekiera: 2013ko maiatzaren 24an, ostirala, goizeko 11:15etan, Txingudiko Zerbitzuak-en bulegoetan, Irungo Olaberria auzoko 18. zenbakian.
Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.k hiri hondakin solidoen edukiontziak albotik jasotzeko ekipo baten hornidura kontratatu behar du, Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.rentzat.
Horretarako, iragarki hau ateratzen denetik aurrera epe bat zabalduko da, eta 2013ko apirilaren 19an amaituko da epe hori, interesa duen eta beharreko baldintzak betetzen dituen enpresa orok bere eskaintza aurkez dezan Elkarte honen bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara.