Atalerrekako HUAra iristen diren uretako finak bahetzeko eta hondakin solidoa deshidratatu eta prentsatzeko sistema bikoitza hornitu eta abian jartzeko lanak kontratatzeko iragarkia
Proposamen ekonomikoen irekiera: 2013ko otsailaren 15ean, ostirala, eguerdiko 12:00etan, Txingudiko Zerbitzuak-en bulegoetan, Irungo Olaberria auzoko 18. zenbakian.
Atalerrekako HUAra iristen diren uretako finak bahetzeko eta hondakin solidoa deshidratatu eta prentsatzeko sistema bikoitza hornitu eta abian jartzeko lanaren kontratazioa egingo du Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.k.
Horretarako, iragarki hau ateratzen denetik aurrera epe bat zabalduko da, eta 2013ko urtarrilaren 30ean amaituko da epe hori, interesa duen eta beharreko baldintzak betetzen dituen enpresa orok bere eskaintza aurkez dezan Elkarte honen bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara.