Irunen Iparragirre Goikoa urtegitik hornituriko sektoreetan kontsumo unitarioak denbora errealean kontrolatzeko komunikabideen sare finkoaren hornidura eta instalazioa kontratatzeko iragarkia
Proposamen ekonomikoen irekiera: 2012ko irailaren 17an, astelehena, goizeko 12:00etan, Txingudiko Zerbitzuak-en bulegoetan, Irungo Olaberria auzoko 18. zenbakian.
Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.K kontsumo unitarioak denbora errealean kontrolatzeko komunikabideen sare finkoaren hornidura eta instalazioa kontratatzeko asmoa du, Irungo Iparragirre Goikoa urtegitik hornitzen diren banaketa sareko sektoreetan instalaturiko ur kontagailuen irakurketaren bidez.
Proposamenak, aginduzko dokumentazioarekin batera, Elkarteko bulegoetan aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik.