Irunen Ibaieta eta Iparragirre Behekoa urtegietatik hornituriko sektoreetan kontsumo unitarioak denbora errealean kontrolatzeko komunikabideen sare finkoaren hornidura eta instalazioa kontratatzeko iragarkia
Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.K kontsumo unitarioak denbora errealean kontrolatzeko komunikabideen sare finkoaren hornidura eta instalazioa kontratatzeko asmoa du, Irungo Ibaieta eta Iparragirre Behekoa urtegietatik hornitzen diren banaketa sareko sektoreetan instalaturiko ur kontagailuen irakurketaren bidez.
Horretarako epea zabalduko da, iragarki hau Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, 2011ko maiatzak 30 arte, interesa duen enpresa orok, beharreko baldintzak betetzen baditu beti ere, bere eskaintza aurkez dezan Elkarteko bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara.
Proposamen ekonomikoen irekiera: 2011ko ekainaren 23an, 13:00etan, Txingudiko Zerbitzuak-en bulegoetan, Irungo Olaberria auzoko 18. zenbakian.