Hiri hondakin solidoak (gaikako bilketak) jasotzeko atzetik kargatzeko ibilgailu baten horniduraren kontrataziorako lehiaketa iragarkia.
Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.k Hiri Hondakin Solidoak (Gaikako Bilketak) jasotzeko atzetik kargatzeko ibilgailu baten horniduraren kontratazioa egiteko asmoa du.
Xede horretan eta iragarki hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita 2011ko apirilaren 26ra arte, izena emateko epea zabaltzen da halako interesa duen eta baldintzak betetzen dituen edozein enpresak bere eskaintza Elkarte honen bulegoetan aurkeztu dezan.
Interesatuek elkartearen bulegoetan dituzte eskuragarri, Irungo Olaberria auzoko 18. zenbakian (Tel.: 943 63 96 63), publizitatearekin prozesu negoziatuaren bidez egingo den lizitaziorako baldintza pleguak.