Bolumen handikoak biltzeko 2 ibilgailuren hornidura kontratatzeko lehiaketarako iragarkia
Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A. elkarteak bolumen handikoak biltzeko 2 ibilgailuren hornidura kontratatzeko asmoa agertu du.
Xede horretan eta iragarki hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita 2009ko Abuztuaren 28ra arte, izena emateko epea zabaltzen da halako interesa duen eta baldintzak betetzen dituen edozein enpresak bere eskaintza Elkarte honen bulegoetan aurkeztu dezan.
Interesatuek elkartearen bulegoetan dituzte eskuragarri, Irungo Olaberria auzoko 18. zenbakian (Tel.: 943 63 96 63), lehiaketa ireki honetara aurkeztu ahal izateko baldintza pleguak.