Zer da?
Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortutako familia ugariaren titulua duten familientzat aplikatzen den obaria da. Interesdunak hala eskatuta eta ebazpen espresu bidez aplikatzen da.
Baldintzak Eskabidea egiteko, honako baldintza hauek bete behar dira:
-
Familia ugariaren titulua indarrean izatea (Gipuzkoako Foru Aldundiaren ebazpena).
-
Teleirakurketadun kontagailu indibiduala izatea.
-
Etxebizitzan bizi diren pertsonak udal errolda ziurtagiri bidez egiaztatzea.
-
Kontratuaren titularra izatea. Kontratua jabetzaren izenean badago, etxebizitzan bizitzeko eta ordainketa bere gain hartzeko gaitzen duen titulua aurkeztu beharko da (ez dira onartzen ez azpierrentamenduak ezta logelen alokairuak ere).
-
Ordainagiriak helbideratuta izatea.
Eskatzeko epea eta modua
Urtero, urtarrila eta otsaila bitartean, inprimaki ofizialaren bitartez eta dokumentazio guztiarekin aurkeztu beharko da eskabidea.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
-
Familia ugariaren titulua aitortzen duen ebazpenaren kopia.
-
Etxebizitzan erroldatutako pertsonen udal errolda ziurtagiria.
-
Jabea edo kontratuaren titularra ez bazara: etxebizitzan bizitzeko eta ordainketa bere gain hartzeko gaitzen duen titulua.
Noiz aplikatzen da?
-
Epe barruan (urtarrila–otsaila) aurkeztu eta onartutako eskabideak: apirilaren 1etik hurrengo urteko martxoaren 31ra arte.
-
Epez kanpo aurkeztutako eskabideak (onartzen badira): onarpenaren hurrengo hilabeteko 1etik hurrengo urteko martxoaren 31ra arte.
Berritzea
Tarifa urtero berritu behar da, urtarrila–otsaila bitartean eskabide berria aurkeztuta. Berritzeko, kontsumo arduratsua eskatzen da: gehienez 3.000 litro pertsonako eta hileko.