izen-emate

Bisita gidatua Zubietako Gipuzkoako Ingurumen Gunera (1. Fasea)

Dibujo

Gipuzkoako Ingurumen Gunearen instalazioak Tratamendu Mekaniko eta Biologikorako Planta (TMB) eta Balorizazio Energetikorako Planta (PVE) dira eta edukiontzi grisean (errefuxaren edukiontzia) utzitako hiri hondakinak tratatzen dituzte nagusiki. Ontzi honetan uzten diren hondakinen % 68 birziklatu daitezkeen hondakinak dira, hau da, beste edukiontzi batzuetan egon beharko luketen hondakinak.

Bisita gidatu honetan, jatorritik bertatik behar bezala birziklatzearen garrantziaz ikasiko dugu. Egunero sortzen ditugun hondakinei lotutako Gipuzkoako azpiegitura sarea ezagutuko dugu, eta ondoren edukiontzi griseko hondakinek egiten duten ibilbide bera egingo dugu; instalaziora iristen direnetik zepa bihurtzen diren arte, aldez aurretik energia aprobetxatzeko.

Bisita 2025eko maiatzaren 17an izango da, larunbata. Jarduera hau Bidasoa Behereko eskualdean bizi diren adinez nagusietara mugatuta dago. Txingudiko zerbitzuek doako autobusa jarriko dute. CMG1eko teknikariek egingo dute bisita gidatua.

Esperientzia honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, hondakinak kudeatzeko prozesua eta ingurumena zaintzeko birziklatze egoki baten garrantzia bertatik bertara ezagutzeko.

Bisitaren ordutegia:

Oharrak

Plazak agortuta, barkatu eragozpenak.