Martxoaren 22an Uraren Mundu Eguna ospatuko dugu, edateko uraren hornidurak gure bizitzetan duen garrantziaz eta gure planetaren orekaz hausnartzeko aukera berezia. Bidasoa Beherean edateko ura hornitzeko sistema eraginkorrak ditugun arren, interesgarria da jakitea zer lan egiten diren ezinbesteko baliabide hori etxebizitza guztietara iristeko herritarren osasuna eta ongizatea bermatzeko.
Edateko uraren horniduraren garrantziaz eta kudeaketa egokiaz jabetzeko, Endarako urtegira eta Elordiko edateko uraren tratamendu instalazioetara bisita gidatua egitera gonbidatzen zaitugu. Uraren kudeaketa-prozesu integrala ulertzeko eta Bidasoa Behereko eskualdeak edateko ur segurua duela ezagutzeko aukera.
Bisita martxoaren 23rako dago programatuta, igandea, eta gure instalazioetatik ibilbide zehatza egingo da, edateko uraren kalitatea nola bermatzen den azaltzeko, ura hartzen denetik banatzen den arte. Gainera, parte-hartzea errazteko, doako autobus zerbitzua izango da bertaratzen direnentzat (plaza mugatuak). Kontzientziazio eta ekintza jardunaldi honetan zurekin kontatzea espero dugu!
Bisita gidatua bi taldetan banatuko da:
Grupo A:
Grupo B:
Bete ezazu formulario hau bisitaldian izena emateko: