izen-emate

Azaroaren 23a, igandea, ur-araztegira bisita gidatua

Dibujo

Datorren azaroaren 19an Komunaren Munduko Eguna ospatuko da eta Txingudiko eskualdean saneamendu-sistema ezin hobea dugun arren, saneamendu eskasak edateko uraren iturriak, ibaiak, hondartzak eta elikagai-laboreak kutsa ditzake eta herritarren artean gaixotasun hilgarriak zabaltzen ditu.

Aldiz, saneamendu-sistema egoki batean inbertitzearen abantailak izugarriak dira. Adibidez, oinarrizko saneamenduan erabilitako euro bakoitzeko 4 aldiz gehiago sortzen dira kostu medikoetan aurreztearen eta produktibitatea handitzearen ondorioz, eta, gainera, lanpostuak sortzen dira zerbitzu-kate osoan.

Saneamendu sistema ezagutzeko, Atalerrekako Araztegira bisita gidatua egitera gonbidatzen zaitugu Azaroaren 23an, igande goizean. Eman izena hemen bertan. Doan da.

Txingudiko Zerbitzuakek autobus zerbitzua jarriko du doan bisitaldian parte hartu nahi dutenentzat (kopuru mugatua plazak bukatzen diren arte).

5 urtetik beherakoekin doazen familiek eserlekuetarako euskarri propioak eraman beharko dituzte, hala nola altxagailuak, maxi-cossi eta abar, autobuseko eserlekuan jartzeko. Araudiak ez du baimentzen adingabeak autobusean besoetan eramatea.

Bisita gidatua bi taldetan banatuko da:

A taldea (Hondartza ur zikiñen ponpaketa estazioa + Atalerrekako ur zikiñen araztegia):

B taldea (Atalerrekako ur zikiñen araztegira bisita bakarrik):

Plazak agortuta, barkatu eragozpenak.