Datorren azaroaren 19an saneamenduaren Munduko Eguna ospatuko da eta Txingudiko eskualdean saneamendu-sistema ezin hobea dugun arren, saneamendu eskasak edateko uraren iturriak, ibaiak, hondartzak eta elikagai-laboreak kutsa ditzake eta herritarren artean gaixotasun hilgarriak zabaltzen ditu.
Aldiz, saneamendu-sistema egoki batean inbertitzearen abantailak izugarriak dira. Adibidez, oinarrizko saneamenduan erabilitako euro bakoitzeko 4 aldiz gehiago sortzen dira kostu medikoetan aurreztearen eta produktibitatea handitzearen ondorioz, eta, gainera, lanpostuak sortzen dira zerbitzu-kate osoan.
Saneamendu sistema ezagutzeko, Atalerrekako Araztegira bisita gidatua egitera gonbidatzen zaitugu Azaroaren 19an, igande goizean. Eman izena hemen bertan. Doan da.
Bisitaldiak 3 ordu inguru iraungo du, 10.00etatik 13.00era, garraio denborak barne.
Txingudiko Zerbitzuakek autobus zerbitzua jarriko du doan bisitaldian parte hartu nahi dutenentzat (kopuru mugatua plazak bukatzen diren arte).
Honako geldialdi hauek egingo ditu autobusak:
Bete ezazu formulario hau bisitaldian izena emateko: